Erabilpen arau eta baldintzak

Atal hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamenduko lan taldeak kudeatzen duen GureGipuzkoa webguneari ezarri dizkion erabilera arau eta baldintzen zerrendatzea da. Bere bitartez erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak zeazten direlarik, GureGipuzkoa kudeatzen dugun lan taldearen eskumenak azaltzen dira.

Edukien lizentzia

GureGipuzkoako webgunearen argazkiek hiru jatorri nagusi dituzte, alde batetik Gipuzkoako Foru Aldundiko jabetza diren argazki soilak edo/eta bildumak , beste erakunde publikoek, izan udaletxe, fundazio etabarrek, kudeatzen dituztenak eta bestetik erabiltzaile partikularrek beraien kontuetan gordetzen dituztenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetza diren argazki eta bildumek Creative Commons Aitortu - Partekatu lizentziara atxikiturik daude. Lizentzia honek Approved for Free Cultural Works etiketa darama, Erabilpen Kultural Libreetarako Baimendua, alegia. Erabiltzaileek GureGipuzkoa webgunera igotzen dituzten argazki guztiei ere Creative Commons lizentzi moeta berbera ezartzen zaie.

Hala ere, erabiltzaileek beraien argazkiengan dituzten jabego eskubideak bermatze aldera, lizentzia moeta ezberdinak erabiliz berauk gordetzeko aukera eskaintzen zaie. Zerrenda osoa eta bakoitzaren ezaugarri zehatzak hemen kontsultatu daitezke.

Esan bezala, GureGipuzkoa webgunean gordetzen diren argazkiak, besterik adierazi ezean, Creative Commons Aitortu - Partekatu lizentziara atxikitzen dira. Honek zer esan nahi du?: Edonork erabil ditzazkela hemen agertzen diren irudi eta edukiak (argazkien EXIF datuak, testuak, deskribapenak, iruzkinak, etab.). Hala nola, eskubide eta betebeharrak hauek lirateke:

  • GureGipuzkoako argazkiak argitaratzeko.
  • Irudien kopiak egiteko. Paperezko formatoan, digitalean...
  • Irudien lan eratorriak egiteko, erabilpen komertzialak barne (pegatina baten diseinuan erabiltzeko, adibidez)
  • Irudiak Wikipedian erabiltzeko (Wikimedia Commons zerbitzura igota irudiak, hango baldintzekin bateragarria baita hemen aukeratutako lizentzia).

 

 Irudiei atxikitzen zaizkien betebeharrak aldiz, hauek dira:

  • Irudiaren egiletza aitortu behar duzu.
  • Creative Commons baldintza berean banatu behar duzu lan eratorria edo egiten duzun kopia. GureGipuzkoako irudi batekin kartel bat diseinatzen baduzu, kartel hori ere Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentziaren baldintzen menpean egongo da.

 

Irudiaren egiletza aitortzeko modu azkarrena GureGipuzkoan irudi horrek duen URL kokapenera eta argazkilariak aukeratu duen erabiltzaile izena aipatzea da, eta ahal dela, esteka eskaintzea. Horrekin batera GureGipuzkoako ikonoa/aipamena agertuko balitz, estimatua litzake. Adibide gisa azpikaldeko sintaxi hauek proposatzen dizkizuegu:

GureGipuzkoa.net | Jainkozaleak Ernioko gailurrean © CC by-sa: Indalecio Ojanguren

GureGipuzkoa.net | Aterkiak/paraguas © Copyright: argindar

GureGipuzkoa.net | Emakume batelariak Donibanen © CC by-nd: Sigfrido Koch

GureGipuzkoa.net | Tolosako Udaleko bandoak © CC by-sa: auggie

GureGipuzkoa.net | Kortaberria familia Igartubeiti Baserri Museoan © CC by-sa: Igartubeiti

Arau eta Baldintzak

GureGipuzkoako zerbitzuaren erabilerak honako arau eta baldintzen ezinbesteko onarpena dakar berarekin:

Erabiltzaileek beraien kontuetara igoko dituzten argazkiak oraingo edo iraganeko Gipuzkoako bizitza kultural, gizartea, erligiosoa, kirol mundua... isladatu beharko dute. Adibidez, GureGipuzkoa ez da gipuzkoako hiritarren Venezuelako oporren argazkiak gordetzeko lekurik egokiena. Merkatuan badira horretarako tresna aproposagoak.

GureGipuzkoa webgunean erabiltzaile izena eta pasahitza sortzerakoan berauk tentuz eta arretaz gordetzea erabiltzailearen ardura izatearekin batera, pasahitza publiko egitera ez dago baimendua. Pasahitza publiko egingo balitz eta horren bitartez gerta daitezken kalteak, erabiltzailearen ardurakoak izango dira kasu guztietan. Kontu bakan bat taldean kudeatzeko aukera ere eskaintzen delarik, nolanahiko arazorik sortuko balira, erantzukizuna kontua erregistratu duen erabiltzailearena izango litzateke.

Erabiltzaileak emandako datuen egiazkotasunaren gainean GureGipuzkoak ez du inongo ardurarik izango.

Erabiltzaile batek bere kontuan izango dituen argazkiekiko erabateko erantzukizuna duelarik, GureGipuzkoak aldiz ez du erabiltzaileek beraien kontuetako argazkien gainean inongo erantzukizunik. Argazkiek izan ditzazketen ohar eta erantzunen ardura, oharren egilearenak dira.

Legez kanpoko jarduerarik ez da onartuko. Legea hauts dezakeen jarduerarik, jabetza eskubide eta lizentziak errespetatzen ez duen argazkirik edo/eta beste erabiltzaileekiko jarrera iraingarri edo errespetu faltarik ez da onartuko.

Zerbitzua erabiliz, hemen gordetzen dituen argazki oro Creative Commons baimen libre jakin batekin argitaratuko direla onartzen du eta jakitun da erabiltzailea. Atal honen goikaldean lizentzia horren berezitasunak agertzen direlarik, berau irakurri eta ulertu dituela jakinaren gainean da.

Erabiltzailea bere kontura igoko dituen argazkien egilea izan beharko du, edo argazkien egilearen izena aipatu eta copyright-a errespetatu beharko du. Argazki zaharrak biltegiratzeko lekua ere badenez, argazki zaharren kasuetan erabiltzailea egilea ez dela ulertzen dugu.

GureGipuzkoako arduradunek webgunearen atzigarritasun handiena bermatzen saiatuko direlarik, ez dute erantzukizunik izango, zerbitzuaren ezaugarri teknikoengatik, argazkiak edo informazioa galduko balira, edo erabiltzaileen kontuak aldi baterako atzigarri egongo ez balira. Arau eta baldintza hauetan aldaketak bere kasa egiteko beretzat gordetzen du GureGipuzkoako taldeak, bai eta zerbitzua erabiltzeko baldintza teknikoetan aldaketak ezartzeko ere. GureGipuzkoako kudeatzaileek arau eta baldintza hauetara egokitzen ez diren argazkiak, deskribapenak, iruzkinak edo bestelako edukiak ezabatzeko eskubidea beretzat hartzen dute.

Gure betebeharrak

Erabiltzaileari webgunera igotzea dituen argazki kopuruan eta kalitatean ahalik eta muga gutxien jarriko diogu. GureGipuzkoa webgunera igoko diren eduki orokorrak, argazkiak nagusiki, baina baita ere horien inguruan sor daitezken iruzkin eta mezu trukaketak arestian aipaturiko Creative Commons lizentzia librearekin gordeko direla konpromezua hartzen dugu eta egilearen autoretza aitortuko dugu beti.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak webgune honetan jasotzen diren datu pertsonalen kudeaketa zintzoa eta konfidentziala bermatzen ditu, eta hori guztia Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapenerako araudian ezarritakoaren babespean. Hala nahi baduzu, Legeak aurrikusten duen sartzeko, aldatzeko eta ezerezteko eskubidea erabili dezakezu, kontaktu-orria beteta.