Argazki gogokoenak
GipuzkoaKultura

Kaixo!

Hau, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak GureGipuzkoa.net atarian duen gunea da.

Herritar, ikerlari, eta erabiltzaile ororentzat erabilgarriak diren argazkilaritza edukiak dira hemen aurkitu daitezkenak. Une honetan, 2010. urteko udara, hiru dira eskuragarri ditugun bilduma ofizialak: Indalecio Ojanguren, Sigfrido Koch eta Juan San Martin. Hala ere hauek ez dira hemen partekatzen ditugun argazki edo bilduma bakarrak, horiez gain gure erabiltzaile kontupean, hamaika argazki aurkituko ditu erabiltzaileak.

Kultura eta Euskara Departamentuak kudeatzen dituen argazkien prestaketa lanek (digitalizazioa, katalogazioa...), aurrera egin ahala, berauk hemen partekatzeari ekingo digu. Horrekin batera, eskuragarri jarri ditugun eta jarriko ditugun edukiak, salbuespen gutxi batzu medio, Creative Commons BY-SA baimen librean eskuragarri jarri ditugu.

Aukeratutako CC-BY-SA baimenaren inguruko informazio sakona webgune honetan bertan eskuragarri dago. Hala ere, bildumako argazkiren bat erabili nahi izanez gero, ez dago Gipuzkoako Foru Aldundira baimena eskatu beharrik, beti ere bere erabilpen baldintzak errespetatzen badira:  Autorea aipatu egin beharko da, eta lan eratorririk egiten baduzu, berau CC-BY-SA baimen berberean banatu beharko duzu.

Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren eskura jartzen dituen argazkien inguruan informazio osagarria helarazi nahi badiguzue, edo zuzenketaren bat proposatu nahi badiguzue, formulario honetan aurkituko dituzuen eremuak bete eta ekarpena aztertu ondoren akatsak zuzentzeari ekingo diogu.

Koldo Mitxelena Kulturunea.
Urdaneta kalea, 9.
20006 DONOSTIA Gipuzkoa

Tel.: +34 943 112760
Fax.: +34 943 112765
E-mail: gipuzkoakultura@guregipuzkoa.net

 

Datuak
Argazki kopurua: 61685
Iruzkin kopurua: 833
Bataz besteko bozkak:
Argazki baliokoenera lotura:
Sorturiko data: 2012-03-02
Etiketa kopurua: 20
Galeria kopurua: 43