Kultura, Gazteira eta Kirolak
Argazki gogokoenak
BeasaingoUdala


Gipuzkoako beste hainbat udalek egin duten bezala, Beasaingoak ez du atzean geratu nahi eta hau Beasaingo Udalak GureGipuzkoa.net atarian duen gunea da.

Atari honetan edozein beasaindar edo bisitariren esku herriko irudi ondarea jarri nahi izan dugu. Horretarako zintzilikatu ditugu atari honetan 5903 argazkiz osaturiko bilduma: Beasaingo zein beasaindarren bilakaeran interesa duen ororentzat ikusgai  jartzeko. Helburua gainera, erabiltzaileek izan ditzazketen argazkiak gehituz bilduma osatzea eta aberastea da. Erabiltzaileak ikusiko dituen edukien artean zenbaitzu nabarmentzearren, azpikaldeko galeriak prestatu ditugu: 

Beraien ikusgarritasuna areagotzeko asmoz eta erabiltzaileek beraiekiko izan dezaketen atzigarritasuna erosoa izan dadin, irudien lizentzia Creative Commons BY-SA baimenera atxikitzen da, berau Wikimedia Commons gunean erabiltzen denarekin bateragarria da, Wikipedian erakusten diren argazkiak gordetzeko gunea delarik. Hala ere, egiletza aitortzea ezinezkoa izan den kasuetan, "Egiletza eskubide ezagun mugaturik gabe" (No Known Copyright Restrictions) baimena atxikitzen zaie. Argazki hauetakoren baten egilea izango bazina, jarri gurekin harremanetan ta egiletza edo/eta erabilpen baimen zuzenak ezartzeari ekingo diogu.

Irudi bat erabili eta egiletza aitortzerakoan Beasaingo Udala aipatu beharko da. Irudiaren fitxaren “Argazkilaria” eremuan argazkilariren bat aipatuko balitz, hau ere aipatu beharko da. Azkenik, argazki hauekin lan eratorriren bat egingo bazenu, bere lizentzia ere CC-BY-SA izan beharko da. Bi baldintza hauek zainduz, erabiltzaileak ez dauka zertan baimen eske Beasaingo Udalarekin harremanetan jarri beharrik.

Creative Commons baimena erabiltzeko baldintzen inguruko informazio sakona webgune honetan bertan dago eskuragarri.

Azkenik, Beasaingo Udalak herritarren eskura jartzen dituen argazkien inguruan informazio osagarria helarazi nahi badiguzue, edo zuzenketaren bat proposatu nahi badiguzue, jarri gurekin harremanetan eta proposamena aztertu ondoren akatsak zuzentzeari ekingo diogu.


Beasaingo Udal Artxiboa
Loinazko San Martin Plaza 1
20200 BEASAIN
Tel. 943 02 80 50
Email: kultura@beasain.net

Datuak
Argazki kopurua: 5901
Iruzkin kopurua: 8
Bataz besteko bozkak:
Argazki baliokoenera lotura:
Sorturiko data: 2011-04-26
Etiketa kopurua: 20
Galeria kopurua: 11