Kultura, Gazteira eta Kirolak
Argazki gogokoenak
HondarribikoUdala

 

Honako hau Hondarribiko Udalak GureGipuzkoa.net atarian duen gunea da.

Tresna honen bitartez azken 50 urteetan Hondarribiako Udaleko egunerokotasun instituzionalaren isla diren argazki bildumak erabiltzaileen eskura jarri nahi ditugu: Harrerak, sari banaketak, erakundeetako arduradunak…

Horrekin batera, Hondarribiko baserriez osaturiko bilduma bat eskuragarri jartzeko bidean gaude, bildumako argazkien egilea Luis Mari Elosegi Aldasoro delarik. Hondarribiko baserriei 1965. urtean ateratako argazkiekin batera, baserri ber-berei 1990ko hamarkadan ateratako argazkiak ere agertzen dira eta Hondarribiko baserriek izan duten bilakaeraren berri emateko balio digute. Bilduma hau Panoramion ere eskuragarri dago.

Erabiltzaileentzako eskuragarri jartzen ditugun edukien erabilpen lizentziak jatorriaren araberakoak dira. Udalak kudeatzen dituen edukiak eta egiletza ezartzea posible den kasuetan Creative Commons BY-SA baimenpean eskuragarri jarri ditugu.

Udal Artxiboak erakusten dituen edukien artean aipagarrienak aipatzea aldera, hauek azpimarratuko genituzke:

Aukeratutako CC-BY-SA baimenaren inguruko informazio sakona webgune honetan bertan eskuragarri dago. Hala ere, bildumako  argazkiren bat erabili nahi izanez gero, ez dago baimena eskatu beharrik, beti ere bere erabilpen baldintzak errespetatzen badira: Hondarribiko Udala eta egilea aipatu egin beharko dira, eta lan eratorririk egiten baduzu, berau CC-BY-SA baimen berberean banatu beharko duzu.

Azkenik, Hondarribiko Udalak herritarren eskura jartzen dituen argazkien inguruan informazio osagarria helarazi nahi badiguzue, edo zuzenketaren bat proposatu nahi badiguzue, jarri gurekin harremanetan eta proposamena aztertu ondoren akatsak zuzentzeari ekingo diogu.

 

Hondarribiko Udala
Kale Nagusia, 20
20280 HONDARRIBIA

Telefono: 943 111287 (Artxiboa)
Email: artxiboa@hondarribia.org

 

Datuak
Argazki kopurua: 5464
Iruzkin kopurua: 41
Bataz besteko bozkak:
Argazki baliokoenera lotura:
Sorturiko data: 2011-04-28
Etiketa kopurua: 20
Galeria kopurua: 10