ARANZADI
Aranzadi Zientzia Elkartea

Hau Aranzadi Zientzia Elkarteak GureGipuzkoa.net atarian duen gunea da.
Atari honetan eskuragarri jarri dugun lehenengo argazki bilduma Jesús Elósegui Irazusta Bilduma izan da, Jesús bera gure Elkarteko sortzailetariko bat izan zelarik.
Kudeatzen ditugun argazki edukien prestaketa lanek aurrera egin ahala, Elkarteko bazkide, ikerlari, lagun eta bisitari ororentzat hemen ikusgai izango dira, hartara, bertan eskuragarri jarri dugun informazioa erabiltzaileek izan dezaketenarekin, bildumara gehitu eta aberastu nahiko genukelarik.
Argazkiekiko atzigarritasun erosoa bermatze aldera, erabiltzaileen esku jartzen ditugun argazkilaritza eduki guztiak Creative Commons BY-SA baimenpean eskuratzen ditugu.
Creative Commons baimenen erabilpen baldintzen inguruko informazio sakona webgune honetan bertan eskuragarri dago. Hala ere, bildumako argazkiren bat erabili nahiko bazenu, ez diguzu baimena eskatu beharrik, baldin eta bere erabilpen baldintzak errespetatzen dituzun: Jesús Elósegui Irazusta-Aranzadi Zientzia Elkarteari aitortza egin beharko diozu eta lan eratorririk egiten baduzu, berau CC-BY-SA baimen berberean banatu beharko duzu.
Azkenik, Aranzadi Zientzia Elkarteak herritarren eskura jartzen dituen argazkien inguruan informazio osagarria helarazi nahi badiguzue, edo zuzenketaren bat proposatu nahi badiguzue, jarri gurekin harremanetan eta akatsak lehenbailen zuzentzeari ekingo diogu.
Aranzadi Zientzia Elkartea-Sociedad de Ciencias Aranzadi
Zorroagagaina, 11
20014 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
Telefono: 943466142
Email: artxiboa@aranzadi-zientziak.org
