Kultura, Gazteira eta Kirolak
Bildumak
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia
Erakunde kudeatzailea GipuzkoaKultura
Donostiako Postalen Funtsa bildumaren 5597 argazkiak XX. mende hasierako Donostiako egunerokotasuna gai nagusitzat dute: Belle Époque, errege-erreginen oporrak, garapen urbanistikoa… Bilduma osoa NKCR, Egiletza Eskubide Ezagunik Gabeko formula erabiliz eskuragarri dago.
Argazkiak ikusi
Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusia
Erakunde kudeatzailea GipuzkoaKultura
Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren argazki artxibategia ondareko teknikariek eta beste kolaboratzaile batzuek sortutako informazio dokumentala eta grafikoa jasotzen du, Gipuzkoako ondare artistiko, arkitektoniko eta arkeologikoaren zaintza kudeatzeko azken helburuarekin. Bilduma osoa CC-BY-SA baimenpean eskuragarri dago.
Argazkiak ikusi
Indalecio Ojanguren bilduma
Erakunde kudeatzailea GipuzkoaKultura
Argazkilari eibartarraren bilduma Euskal Herriko gizarteak XX. Mendean bizi zituen aldaketen testigu paregabea dugu: Herri eta auzoak, festak... 8000 argazki baino gehigoko bilduma bere osotasunean CC-BY-SA baimen batetara atxikitzen da.
Argazkiak ikusi
Sigfrido Koch bilduma
Erakunde kudeatzailea GipuzkoaKultura
Euskal Kulturaren adierazgarri ziren Oteiza, Chillida, Aita Barandiaran, Nestor Basterretxea, Caro Baroja eta Urbeltzen erretratuak egitearekin batera, teknika ia piktorikoa izan zen bere ezaugarririk adierazgarriena. 990 argazkiz osaturiko bilduma CC-BY-ND baimenpean eskuragarri dago.
Argazkiak ikusi
Juan San Martin bilduma
Erakunde kudeatzailea GipuzkoaKultura
Juan San Martinek bere ibilbide oparoan jorratutako hamaika eremuen islada da bere bilduman erakusten duguna: Euskaltzaindiako saioak, Larrako eremuan egindako espeleologi ikerketak, pertsonaia eibartarrak, mendi irteerak... Ekimen hauetan guztietan sustatzaile eta antolatzaile gisa ibilitakoa, sarritan partehartzaile bezala jardun zelarik. Eibarko Seme Kuttunak egindako lanaren islada grafikoa CC-BY-SA baimenpean eskuragarri erabiltzaile ororentzat jartzen dugu.
Argazkiak ikusi
GureZarautz
Erakunde kudeatzailea GureZarautz
Zarauzko egungo bizitza soziala jasotzen duten ia 2000 argazkiz osaturiko bilduma: Surf txapelketak, jaiak, jardunaldi kulturalak... GureZarautz.net gunea elikatzeko erabiltzen direlarik. Eduki gehienak CC-BY-NC-SA baimenera atxikitzen dira.
Argazkiak ikusi
Jesús Elósegui bilduma
Erakunde kudeatzailea ARANZADI
15211argazkiz osaturiko Jesús Elósegui Irazusta bilduma. Gai nagusiak etnografia eta XX. mendeko gizartea eta politika direlarik, edukiak guztiak CC-BY-SA baimenpean eskuragarri daude.
Argazkiak ikusi
Car Funtsa
Erakunde kudeatzailea Kutxa_Fototeka
Car Funtseko ia 2500 argazkien aukeraketa: Lasarteko auto lasterketak, XX. mende hasierako Donostiako eta Gipuzkoako gizartearen zertzeladak: Gerra Zibila, Belle Époque, gertaera sozialak... Edukiak guztiak CC-BY-SA baimenpean eskuragarri daude.
Argazkiak ikusi
Marín Funtsa
Erakunde kudeatzailea Kutxa_Fototeka
Gipuzkoako XX. mende hasierako fotoperiodismoaren adibiderik adierazgarriena. Marín Funtseko ia 2400 argazkien aukeraketa da hemen erakusten duguna: Gipuzkoako gizon-emakumeak, Gipuzkoako gizartearen zertzeladak: Gerra Zibila, gertaera sozialak... Edukiak guztiak CC-BY-SA baimenpean eskuragarri daude.
Argazkiak ikusi
Beasaingo Udala
Erakunde kudeatzailea BeasaingoUdala
Beasaingo iraganeko eta egungo ia 6000 argazki eskuragarri: Herriko baserriak, udal ordezkariak, Igartzako eremua… Edukiak guztiak CC-BY-SA baimenpean eskuragarri jarri ditugu.
Argazkiak ikusi
Zaldibiako Udala
Erakunde kudeatzailea ZaldibiakoUdala
Zaldibia gai nagusitzat duten argazkiak dira hemen erakusten ditugunak: Sukia Kardinalaren bisitak, udal ordezkariak, herritarrak… Edukiak guztiak CC-BY-SA baimenpean eskuragarri jarri ditugu.
Argazkiak ikusi
Urnietako Udala
Erakunde kudeatzailea UrnietakoUdala
Urnietako herritarren argazki zaharrak, Sanmiel eta Santakruzetako argazkiak… hauek denak ia 11.000 argazkiz osaturiko bilduman eskuragarri eta gozagarri. Edukien egoera legala anitzak: CC-BY-SA, Copyright…
Argazkiak ikusi
Zestoako Udala
Erakunde kudeatzailea ZestoakoUdala
Zestoako balnearioko postal historikoak, Bizente Dávilaren argazkiak, Zestoako baserriak… Ia 1250 argazkiz osaturiko bilduma xumea erabiltzaileen esku CC-BY-SA baimenpean eskuragarri jarri dugu.
Argazkiak ikusi
Hondarribiko Udala
Erakunde kudeatzailea HondarribikoUdala
Azken 50 urteetan Hondarribiko Udaleko egunerokotasun instituzionalaren isla diren argazki bildumak eskura jarri nahi ditugu: Harrerak, sari banaketak, erakundeetako arduradunak… Edukiak CC-BY-SA baimenpean eskuragarri daude.
Argazkiak ikusi
Oñatiko Udal Artxiboa
Erakunde kudeatzailea OnatikoUdala
Jesus Mari Arzuaga eta Pedro Luis Ormazabal argazkilarien Oñati gai nagusitzat duten argazki bildumak erakusten ditugu batipat. Bildumak CC-BY-SA baimenpean eskuragarri daude.
Argazkiak ikusi