Kultura, Gazteira eta Kirolak
>
SARRERA ZURE KONTURA


Pasahitza ahaztu duzu?
"Mexikar maleta" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Bildumak
GureGipuzkoa-k idatzia   
Igandea, 2010(e)ko iraila(r)en 26-(e)an 21:22etan
Robert Capa, Gerda Taro eta David Seymour "Chim" argazkilarien negatibo sorta ziraragarria 70 urtez galdurik egon zen maleta 1995. urtean Mexikon agertu zen. Hainbat pasadizoen ondoren New Yorkeko International Center of Photography egoitzan 2011ko urtarrilera arte erakusgai daude. Aste hauetan NYra joateko aukera baduzue derrigorrezko zita!

4500 negatiboz osaturiko bildumak dira maletan agertu zirenak eta Espainiako Guda Zibileko egunerokotasuneko hainbat pasadizo eta gertakari agertzen dira. Gure gertutasunetik ikusita, aipatzekoak dira Berrituako Alipasolo baserriaren atarian Euzko Gudarosteko EAJ-PNVko Mungia Bataloiko Txorierri Konpainiako gudariei David Seymourrek ateratako serie ikusgarria. ICPren webgunean argazkiak Amorebietan aterata daudela esaten bada ere, gai hauetan adituak direnen arabera, kokapena  Berriatuko Asterrika auzoko Alipasolo baserria dela ezaguna da.

El País
eta Deia egunkarietan ere horren aipamena aurkitu dugu.

Galería de Chim (David Seymour) 

Amorebieta, País Vasco, España, febrero de 1937
En misiones de alto secreto, para las que se requería la más absoluta discreción y confianza, Chim fotografió municiones y fábricas de aviones, así como puntos de la España republicana que aún no estaban siendo atacados, pero que no tardarían en serlo a causa de su importancia estratégica: fábricas catalanas fundamentales, barcos pesqueros vascos, soldados vascos recibiendo el respaldo moral de los monjes en el monasterio de Amorebieta y oyendo misa al aire libre antes de la batalla, y sacerdotes oficiando los ritos fúnebres dentro de la iglesia.

chim1   chim2   chim3   chim4   chim5   chim6   chim7   chim8   chim9 chim10   chim11   chim12   chim13   chim14   chim15   chim16   chim17 chim18   chim19   chim20   chim21   chim22   chim23   chim24   chim25 chim26   chim27   chim28   chim29   chim30   chim31   chim32   chim33 chim34   chim35   chim36   chim37   chim38

Para recibir copias de imágenes de Robert Capa, Gerda Taro y Chim (David Seymour), u obtener permiso para su reproducción, rogamos se pongan en contacto con Magnum (212.929.6000) o con Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .

2010-09-29ko eguneraketa:

 

alt

 

alt

Alipasolo baserria.
GureGipuzkoa.net | Alipasolo baserria. © CC-BY-SA: Xabier Eskisabel

 

alt

Alipasolo baserria.
GureGipuzkoa.net | Alipasolo baserria. © CC-BY-SA: Xabier Eskisabel

 
“Harrapatutako uneak” Sigfrido Koch Arrutiri bihotzetiko omenaldia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Denetarik
GureGipuzkoa-k idatzia   
Astelehena, 2010(e)ko iraila(r)en 13-(e)an 09:25etan
2010eko irailaren 11tik aurrera eta urriaren 12ra arte, “Harrapatutako uneak” erakusketa aurkeztuko dute Kutxa Boulevard aretoek: Sigfrido Koch Arruti (1936-1992) argazkilari ospetsuari egindako erakusketa honetan haren eta Koch familiako beste 11 argazkilariren lanak bilduko dira. Zehatz esanda, erakutsiko diren argazkiak honako hauenak dira: Willy Koch Schönweiss (1879-1950); Sigfrido Koch Bengoetxea; Pablo Koch Bengoetxea; Willy Koch Bengoetxea (Zinemaldiaren sortzailea); Carmen Koch Bengoetxea (Donostia, 1912-1993); Alberto Schommer Koch; Alberto Schommer García; Sigfrido Koch Arruti; Edurne Koch Elizegi; Nagore Koch Elizegi; Willy Koch Louvelli; eta Marco Bialon Koch.

Kutxa Boulevard aretoetako 0 solairuan, omendua den Sigfrido Koch Arruti-ren (Sigfrido Koch Bengoetxearen semearen) lana erakutsiko da.

Lehen solairuan, sagako lehenengo kidearen Willy Koch Schöneweiss-ekin loturiko irudi asko erakutsiko dira, baita haren seme Sigfrido eta Pablo Koch Bengoetxea-enak ere. Solairu honetan Willy Koch Bengoetxea, Carmen Koch eta Alberto Schommer Koch-en, eta honen seme Alberto Schommer García-ren, argazkiak ere izango dira.


alt
Sigfridoren alabak, Mari Paz Elizaegi bere alargunarrekin erakusketaren inaugurazioan. Argazkia: G. Estrada.

ARGITALPENA

Ohi bezala, erakusketa hau dela-eta, Kutxak katalogo osoa eman du argitara, eta bertan, erakutsitako argazki guztien erreprodukzioak egoteaz gain, erakusketaren atariko gisa testu bat argitaratu da: Francisco Javier San Martín espezialistak egina da, eta honek hausnarketa egiten du fotografiaren arteaz eta Eta, halaber, bertan daude erakusketaren koordinatzailea den Juantxo Egañaren bihotzetiko gogoetak, Sigfrido bera irudiaren poetatzat daukalarik.

ORDUTEGIAK ETA DATAK

“Harrapatutako uneak” erakusketa 2010eko irailaren 11tik urriaren 12ra ikusi ahal izango da. Bisita-orduak, bai lanegunetan eta bai jaiegunetan, 11,30 - 13,30 eta 17 - 21 artekoak dira. Sarrera dohainik da.

Bide batez, GureGipuzkoak Sigfridok egindako lanaren adierazpen labur bat herritarren eskura CC-BY-ND baimenpean dagoela gogoratu. Ta bere lanaren adibide txiki bat jarraian duzue. ETB2k ere erreportaia prestatu du horren inguruan.

 

Emakume batelariak Donibanen.
GureGipuzkoa.net
| Emakume batelariak Donibanen. © CC BY-ND: Koch Arruti, Sigfrido


Ballet klasikoa Donostiako kontserbatorioan.
GureGipuzkoa.net
| Ballet klasikoa Donostiako kontserbatorioan. © CC BY-ND: Koch Arruti, Sigfrido


Ardiak.
GureGipuzkoa.net
| Ardiak. © CC BY-ND: Koch Arruti, Sigfrido


Sagardoa.
GureGipuzkoa.net
| Sagardoa. © CC BY-ND: Koch Arruti, Sigfrido


Jendea.
GureGipuzkoa.net
| Jendea. © CC BY-ND: Koch Arruti, Sigfrido


Paisaia.
GureGipuzkoa.net
| Paisaia. © CC BY-ND: Koch Arruti, Sigfrido


Arrantzalea.
GureGipuzkoa.net
| Arrantzalea. © CC BY-ND: Koch Arruti, Sigfrido


Sagardogintza.
GureGipuzkoa.net
| Sagardogintza. © CC BY-ND: Koch Arruti, Sigfrido


Kandelak Ama Birjinari.
GureGipuzkoa.net
| Kandelak Ama Birjinari. © CC BY-ND: Koch Arruti, Sigfrido

 
GureGipuzkoa --> Flickr zubia berriro martxan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Garapen teknikoak
GureGipuzkoa-k idatzia   
Asteazkena, 2010(e)ko iraila(r)en 01-(e)an 11:54etan
Argazkiak Interneten partekatzeko dagoen zerbitzurik nagusiena Flickr dela ez dago ukatzerik. GureGipuzkoako erabiltzaileek Flickeren ere kontu bat izatea posible denez, bi plataforma hauen edukiak uztartzen dituen tresna bat iaz martxan jarri genuen. Hainbat arrazoi medio, tresna honek aurtengo udaran akatsak ematen hasi zen eta zenbait astetan k.o. egon da.
Arazoak konpondu ondoren berriro martxan dugula esateko moduan gaude. Bere funtzionamenduaren berri ere azpikaldeko pantallazoetan duzue, Flickrek duela aste batzu
bere GUIa aldatu egin du eta bere garaian prestatu genituen screencastak zaharkiturik geratu ziren. Has gaitezen bada.

Ezer baino lehen bi gauza kontuan izan beharra dauzkagu. Lehenik, Flickr eta GureGipuzkoaren arteko zubi hau GureGipuzkoan alta emandako erabiltzaile erregistratuak erabiltzea daukatela soilik. Bestetik, tresna hau erabiltzeko erabiltzaileek beraien Flickr kontuko API gakoa beharko dute derrigorrez.

Lehenengo pausoa Flickreko API gakoa lortzea izango da. Gure Flickr kontura sartuko gara eta bertan "Explorar"-->"App Garden" aukeratuko dugu.

alt


App Garden delakoan "Obtener una clave API" sakatuko dugu.

alt


Gure aplikazioa helburu komertzial edo ez komertzialetarako erabiliko dugun galdetzen digu. "No comercial" aukeratuko dugu.



alt


Hemen zenbait uxkeri beteko ditugu eta Flickren erabilpen baldintzak onartzen ditugula esango dugu.


alt
 
Hemen gure API gakoa azalduko zaigu. 32 karakterez osaturiko gakoa da behar duguna. Kopiatu eta gorde egingo dugu. Jarraian GureGipuzkoara zuzenduko gara.
 
alt

Erabiltzailea bere kontura sartutakoan hiru pestaña ditu eskura: "Nire igoerak", "Nire galeriak" eta "Flickr tresna". Azkeneko aukera honetan sakatuta ikusiko dugu tresna. Orria bi ataletan banatuta dago. Lehenengoan, Flickreko gure kontuaren informazioa sartzearekin batera gure kontuan ditugun argazkien berezitasunak sartu beharko ditugu.
  • Flickreko gure erabiltzaile izena eta API gakoa sartuko ditugu.
  • Argazkiaren izenburua edo taga ezagutzen badugu irizpide horren bitartez bilatuko dugu. Adibidean "ojanguren" jarri dugu.
  • "Orria" eta "orri bakoitzeko" eremuak emaitzak erakusteko balio duten parametroak dira. Tresnak paginaziorik ez duenez, "Orria" bere horretan uzteko aholkatzen dizuegu. "orri bakoitzeko" eremuan aldiz, zenbat emaitza ikusi nahi ditugun jarriko dugu, adibidean 100 agertzen da.

alt


"ojanguren" tagarekin markaturiko argazkiak erakutsiko zaizkigu. Horien artean Ataungoak direnak markatu ditugu eta jarraian, GureGipuzkoara pasatzerakoan zein herrietan sartu nahi ditugun markatuko ditugu. Azpiko pantallazoan eskubiko herrien zerrendaren azpikaldean "Sortu migrazio tresna" aukera agertuko zaio erabiltzaileari. Aukera baliagarria da berau markaturik uztea esportaturiko argazkiak galeria bakar batean sartuta izatea nahi badugu.

Pauso guztiak ongi jarraitu baditugu markaturiko argazkiak arazorik gabe di-da batean esportatuko dira. GureGipuzkoako zure kontua "pro" bada (ikusi zerrenda hemen), GureGipuzkoan automatikoki agertuko dira, bestela administratzaileek ikusi eta ok eman arte ez dira erabiltzaile guztientzako ikusgai izango.

Tresna frogatu ezazue eta arazorik izango bazenute, kaso egin.

alt



 
Beste bilduma bat eskuragarri: Thomas bilduma PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Bildumak
GureGipuzkoa-k idatzia   
Ostirala, 2010(e)ko abuztua(r)en 27-(e)an 11:19etan
GureGipuzkoako erabiltzaileen eta herritarren esku beste bilduma bat eskuragarri jartzen dugu: Thomas bilduma. Bilduma kopuru aldetik txikia da, 204 argazki baino ez dira, baina agertzen diren iraganeko Gipuzkoako gai eta ikuspegiak politak dira oso: Garaiko postalak argitaratzeko erabili ziren. Argazkien data zehatza ezartzea ezinezkoa suertatu zaigularik, XX. mende hasierakoak direla esatera ausartzen gara.

Eta nor zen "Thomas" hori? Interneten salseatuz hau aurkituko dugu:
 
"Josep Thomas i Bigas (Barcelona 1853-Berna, Suïssa 1910).
Fundó el año 1880 la Fototípia Thomas. Es conocido sobre todo por su colaboración en libros y revistas como "La Il.lustració Catalana", "Pèl i ploma", "El Arte en España", etc. Los negativos fotográficos de la colección correponden a otros autores que trabajaban por encargo de la Fototípia."

Alegia, argazkiak ez zituen Josep Thomas honek atera, bere Fototipiako langileek baizik. Hau horrela izanda, ezinezkoa zaigu argazkiei CC-BY-SA baimena ezartzea, egileak ezezagunak baidira eta horren ordez  Egiletza Eskubide Ezagun Mugaturik Gabeko figura erabili dugu. Argazkiak ziurrenik jada Jabetza Publikoan egongo dira beraien eskubideak iraungitu direlako, baina erabateko ziurtasunik ez dugunez, aipaturiko figura aukeratu dugu.

Argazki gehienei ahalik eta geokokapen zehatzena egiten saiatu gara, baina erabateko ziurtasuna lortzea hainbeste aldatu den paisaia batean ez da erreza. Etiketatu eta oinarrizko katalogazioa ere osatu diegu. Ezer gutxiago egitea izan dugu beraiekin. Argazkien artean aipatzekoak dira 1907tik 1912ra arte Ulian egon zen transbordadorearen irudiak. Transbordadore hau egun Niagara Fallsen martxan dagoenaren parekoa da eta Torres Quevedo ikerlari eta sustatzaile espainiarraren asmakizuna izan zen.

Gipuzkoako zenbait herrietako argazkiak agertzen dira: Azpeitia, Zarautz, Bergara... eta bereziki Donostia. Sartu eta saltseatu.

Ah! Argazkien bertsio originalak 10, 12 eta 14 MB. arteko "pisua" dute, azti beraz zuen ordenagailuetara jetsi nahi badituzue.

Uliako transbordadorea
GureGipuzkoa.net | Uliako transbordadorea © EEE mugaturik gabe: Ezezaguna.

Uliako transbordadorea
GureGipuzkoa.net | Uliako transbordadorea © EEE mugaturik gabe: Ezezaguna

Plaza del ayuntamiento
GureGipuzkoa.net | Plaza del ayuntamiento © Sin Restricciones...: Ezezaguna

Maria Cristina zubia.
GureGipuzkoa.net
| Maria Cristina zubia. © EEE mugaturik gabe: Ezezaguna

Sareak konpontzen portuan
GureGipuzkoa.net | Sareak konpontzen portuan © EEE mugaturik gabe: Ezezaguna

Hernaniko ezkiaga.
GureGipuzkoa.net | Hernaniko ezkiaga. © EEE mugaturik gabe: Ezezaguna

Labeaga kalea
GureGipuzkoa.net | Labeaga kalea © EEE mugaturik gabe: Ezezaguna

La Perla restaurantea
GureGipuzkoa.net | La Perla restaurantea © EEE mugaturik gabe: Ezezaguna

 

 
GureGipuzkoaren 0.2.6 bertsioa kalean jada. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Garapen teknikoak
GureGipuzkoa-k idatzia   
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 10-(e)an 19:24etan
Makina bat izerdi patsen ondoren, kalean dugu jada GureGipuzkoaren 0.2.6 bertsioa. Bertsioen izendapena gure teknikariek darabilkiten sistema jarraituz ezarri dugu ta etorkizunean ere berau jarraituko dugu. Labean 0.3.0 bertsioa egosten dugu jada ;-)

Al lío.

Bertsio berri hau Mozilla Firefox 3.6.x bertsiotik gora eta IE7tik gora arazorik gabe erabiltzen dela bermatzen dugu. Nabigatzaile zaharragoetan arazoak suertatzen direla jabetu gara eta hauek ekiditeko zuen nabigatzaileak eguneratzea aholkatzen dizuegu. Bertsioak dakarren berrikuntzen artean hauek aipatuko genituzke:

Taldekako igoerak FTP bitartez.

Erabiltzaileek aspalditik egin diguzuen eskaera bat asetu nahi izan dugu tresna honekin. Bertsio honen aurretik argazkiak taldeka igotzeko aukera bazegoen, hala ere modu ofizialean egin nahi izan dugu. Zuen ordenagailuetan FTP bezero bat izan beharko duzue tresna berri hau erabiltzeko. Berau erabiltzerakoan hainbat FTP bezero aholkatzen dizkizuegu: FileZilla, ColoradoFTP, WinSCP... baina bezero sendo, sinple eta erabilterreza nahi baduzue, Mozilla Firefox nabigatzailearentzako FireFTP gehigarria erabiltzea aholkatzen dizuegu. Primeran dabil.

FTP bitartezko igoeren azalpena hemen azaltzen dugu.

Adibide praktikoa:

  1. Gure ordenagailuan 849 argazki karpeta eta azpikarpetetan txukun sailkaturik ditugu.
  2. Sailkapen hau GureGipuzkoan mantendu nahi dugu.
  3. Azpikarpetak gordetzen dituen erroko karpeta .zip formatuan konprimatuko dugu.
  4. FTP bitartez .zip formatuan konprimaturiko karpeta GureGipuzkoara igoko dugu.
  5. Bidalitako .zip karpeta GureGipuzkoak kudeatuko du eta gure ordenagailuan genuen karpeta sailkapenarekin gorde eta erakutsiko digu. Abantaila mundiala argazki kopuru haundiak ditugun erabiltzaileontzat!!

Konfidantzazko erabiltzailearen profila.

GureGipuzkoan jatorri anitzetako erabiltzaileak ditugu: erakundeak, udalak, herritar soilak... Orain arte, erabiltzaile hauek guztiak eskumen maila berbera zuten: ARANZADI erabiltzailearen eta lzurutuza erabiltzailearen artean ez zegoen berezitasunik eta erabiltzaile guztiek bidaltzen zituzten argazki guztiak gure galbahea pasa behar zuten berauk publiko egin aurretik. GureGipuzkoako trafikoa handitzen joan den einean lan metodologia hau ez dela eskalablea ohartu gara eta zenbait erabiltzaileei galbahe hau saihesteko aukera eman diegu. Oinarrian, beraiek bidaltzen dituzten argazkiak ez dute gure galbaherik pasatzen eta automatikoki publiko egiten dira: Beraiek  kudeatzen dituzte beraien argazkiak. Aukera hau erabiltzaile diren udalei, erakundeei eta zenbait erabiltzaile "proei" eman diegu. Aldiz, herritar soilak diren erabiltzaileekin jarraitu ditugun irizpideak, argazkien kopurua, interesa eta katalogazio kalitatea izan dira.  Aukeratutako erabiltzaileen zerrenda azpikaldean duzuelarik, etorkizunean zerrenda hau handitzen joango da. Zerrendan ez bazaude eta eskumen hau zuek ere izan nahi baduzue kaso egin ta zuen eskaera aztertuko dugu.


Album kontzeptuaren desagerpena: APIan aldaketa.

Erabiltzaileek argazki kopuru haundiak hobeto kudeatze aldera ezarri dugu hobekuntza hau. Orain arte erabiltzaile batek bere kontura sartzen zenean, bere kontupean zeuden argazki guztiak galeria bakar batean ikusten zituen eta lehenengo bistadizo batean talde berekoak zeintzu ziren jakiteko zailtasunak zituen. Bertsio berri honekin zuhaitz egitura bat jarraituz bere karpetak kontura sartu ahala hasieratik ikusten ditu, baldin eta sorturik dituen, eta bertatik, karpeta, azpikarpeta... gehiago sortzea dauzka. Xaguaren eskubiko botoiarekin bere edukiak kudeatu ditzazkezue.

Berrikuntza honek GureGipuzkoako APIan aldaketa bat eragin du. Orain arte album_id deitzen zen parametroa, orain folder_id deitzen da. Aldaketa honi GureGipuzkoako APIa erabiltzen duten zenbait webgunek eta zerbitzuk kontuan izan beharko dute, hala nola, Ekainberri.com, GureZarautz.net...

Erabiltzaile kontura sartu eta arraroa egiten da gure bildumak modu berri honetan bisualizatzea, baina argazki kopuru haundia duten erabiltzaileek,  +10, zinez estimatuko duten tresna berria da. Hurrengo 0.3.0 bertsioan drag&drop inplementazioa ezartzen saiatuko gara.

Erabiltzaileen profil aberatsa.

Erabiltzaileen profilak aberastu eta are eta pertsonalizatuagoak izan daitezen lanean ari gara. Horren islada, erabiltzaile guztiei sortu dizuegun orri berria da.  Bere URLa http://www.guregipuzkoa.net/gg/erabiltzaileizena da eta aukera berri honekin zuen edukien bisbilitatea areagotu nahiko genuke. Hala ere, hemen erabiltzaile gutxi batzuei trataera berezia eskaini nahi izan diegu eta beraien orriak pertsonalizatzeko aukera eskaini diegu. ARANZADI, Kutxa_Fototeka eta GipuzkoaKultura erabiltzaileei soilik eskaini diegu trataera hau.  Etorkizuneko bertsioetan kontuen pertsonalizazioari atentzio berezia jarriko diogu.

 
GureGipuzkoa.net ikastaroa Beasainen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Ekimenak
GureGipuzkoa-k idatzia   
Asteartea, 2010(e)ko abuztua(r)en 10-(e)an 08:40etan
Berandu gatoz gero blogeko sarrera honekin baina egin beharreko eginkizunen zerrendatik atera ta hemen dijoakizue Beasaingo KZGunean jazotakoaren kronikatxoa.

Maiatzaren 17an Eibarko InternetEgunean GFAko Kultura eta Euskara Departamentuak eta KZGuneetako arduradunek azaldu zuten bezala, GureGipuzkoa.net webgunearen zergatia eta berezitasunak azaltzen dituzten zenbait ikastaro hasi ditugu jada. Lehenengo zita uztailaren 19an, astelehenarekin Beasaingo KZGunean izan genuen eta horren testigu azpikaldeko argazkia. Gerturatutakoen artean Udaleko Euskara Saileko teknikariak, Josetxo Zufiaurre aditua, ASMUBE taldeko kideak, herritar soilak...
 
Beasaingo KZ Gunea.

Gerturatutako ikasleei bina orduz Gipuzkoa2.0 eta kultur edukien inguruan Kultura eta Euskara Departamentuan murgilduta gauden filosofiaren ildo orokorrak azaldu genizkien.  Baina hau dena GureGipuzkoa.neten oinarrizko funtzionamendua ikustearekin batera: Erabiltzaile kontu bat nola sortu, argazki bat beraien kontuetara nola igo, argazkiaren fitxa osatu... Tira, akaso gauza gehiegitxo ordu pare batetarako, baina bertaratutako Luisa Zurutuzak bere erabiltzaile kontuan Goierriko iraganeko eta oraingo makina bat argazki eta irudi partekatzeari ekin dio jada, bejondaiola!

Ezer gutxi gehiago. Eskerrak eman KZGuneko arduradunei, Carlosi eta bertaratutako lagunei. Hurrengo zita irailean Zestoan izango dugu. Bitartean ondo pasa udarako oporrak ta ea oporretan hartutako Gipuzkoako zuen argazkiak gozatzeko aukera dugun!

 
 
GureGipuzkoako ikastaroak KZGuneetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Ekimenak
GureGipuzkoa-k idatzia   
Osteguna, 2010(e)ko ekaina(r)en 17-(e)an 16:50etan
Maiatzaren 17an Eibarko Astelena pilotalekuan ospaturiko InternetEguna jaialdian aurreratu genuen bezala, KZGuneen azpiegitura eta baliabideak erabiliz 2010. urterako GureGipuzkoako ikastaro sorta antolatu dugu.
alt    alt

Herrietan emango ditugun ikastaroak bi ataletan banatu ditugu. Herritarren partehartze aukerak bermatze aldera, lehenengo atalean KZGuneak eskaintzen duen Internet+e-Administrazioa KZgunea ikastaroa eskainiko da. Ikastaroak bi asteetako iraupena du astelehenetik ostiralera eta Interneten jarduteko oinarrizko prestakuntza eskaintzen du. Ikastaroaren bigarren atala GureGipuzkoaren funtzionamendua bi orduko saioan azaltzen du: Erabiltzaile kontu bat nola sortu, argazki bat nola igo, argazkiaren fitxa nola bete, CC baimenak...
 
Ikastaro hauek guztiak KZGuneak kudeatzen duen erakundearekin elkarlanean antolatzen ari gara eta jada egutegi bat aurreratzeko moduan gaude. Azpikaldean dijoazte ikastaroen kokapen eta egutegiak. Hala ere data eta orduak alda daitezkela kasu egin, datak gerturatu ahala blogean informazio osagarria luzatuko dizuegu. Beasaingo data eta ordutegiak erabat baieztatu ditugu KZGuneetako arduradunekin. 10 plaza baino ez dira eta izena emateko Beasaingo Udaleko Kultura saileko telefono honetara deitu: 943028103 behar da.

BEASAIN
Internet+e-Administrazioa KZgunea, 20h.

Noiz:  Uztailaren 5etik 16ra, Astelehena-Asteartea-Asteazkena-Osteguna-Ostirala.
Ordutegia: 15:00-17:00

GureGipuzkoa.net, 2h.
Noiz: Uztailaren 19an, astelehenarekin.
Ordutegia: 17:00-19:00


ZESTOA

Internet+e-Administrazioa KZgunea, 20h.
Noiz:  Irailaren 20tik urriaren 1era, Astelehena-Asteartea-Asteazkena-Osteguna-Ostirala.
Ordutegia: 16:00-18:00

GureGipuzkoa.net, 2h.

Noiz: Urriaren 4an, astelehenarekin.
Ordutegia: 17:00-19:00


URNIETA
Internet+e-Administrazioa KZgunea, 20h.
Noiz:  Urriaren 4tik 19ra, Astelehena-Asteartea-Asteazkena-Osteguna-Ostirala.
Ordutegia: 9:00-11:00

GureGipuzkoa.net, 2h.

Noiz: Urriaren 20an, asteazkenarekin.
Ordutegia: 17:00-19:00


HONDARRIBIA

Internet+e-Administrazioa KZgunea, 20h.
Noiz:  Azaroaren 8tik 19ra, Astelehena-Asteartea-Asteazkena-Osteguna-Ostirala.
Ordutegia: 16:00-18:00

GureGipuzkoa.net, 2h.

Noiz: Azaroaren 22an, astelehenarekin.
Ordutegia: 17:00-19:00


ANTZUOLA

Internet+e-Administrazioa KZgunea, 20h.
Noiz:  Abenduaren 9tik 22ra, Astelehena-Asteartea-Asteazkena-Osteguna-Ostirala.
Ordutegia: 16:00-18:00

GureGipuzkoa.net, 2h.

Noiz: Abenduaren 23an, ostegunarekin.
Ordutegia: 17:00-19:00

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 6 Guztira: 13