Gure Gipuzkoa 

Azken Iritziak

GureGipuzkoaren 0.2.
Gracias realjab! Las aportaciones, comentarios y
GureGipuzkoaren 0.2.
Aún quedan cosas por mejorar e indudablemente la n
Geokokapenen irizpid
Bai, aipatzen duzun marka gorria, ingeleraz "marke
Geokokapenen irizpid
Erabilgarritasunari begira aldaketa bat behar du a
Geokokapenen irizpid
Guzti hau ondo dago. Baina, nola baieztatu dezaket
gipuzkoa zurekin aurrera!

kultura gipuzkoan


GureGipuzkoaren Firefox eta OpenOffice gehigarriak eskuragarri. Inprimatu E-posta
GureGipuzkoa
GureGipuzkoa-k idatzia   
Astelehena, 2009(e)ko uztaila(r)en 20-(e)an 22:05etan

Mozilla Firefox nabigatzailearentzako Euskalbar gehigarria garatzen duen taldearen eskutik GureGipuzkoaren Firefox eta OpenOffice gehigarriak eskuratu daitezke jada.

Kultura eta Euskara Departamentuan lantzen ditugun software garapenentzako behin-betiko kokapena prestatzen dihardugularik, momentuz erabiltzaileei berauk eskuratze aldera OpenOffice eta MozillaFirefoxen repositorio ofizialak erabiliko ditugu. Prestatzen ari garen behin-betiko kokagunean gehigarriak eskuratzearekin batera, beraien iturburuak ere EUPL v1.1 eta NewBSD lizentzia bikoitzarekin eskuragarri jarriko ditugu, hartara, edozein enpresak edo garatzaileek iturburuak erabiliz baliabide eratorriak prestatzeko aukera izan dezan.

Gehigarrien zenbait berezitasun azaltze aldera, MozillaFirefox gehigarriarekin argazkiak GureGipuzkoara taldeka igotzeko aukera dago, aukera hau oraindik web bertsioan ezartzeke dugularik eta gehigarrian argazki bakoitzari lizentzia, hizkuntza, tagak, deskribapenak... sartzea daudelarik. OpenOffice-eko gehigarria erabiliz, argazki bat Writer, Spreadsheet eta Presentation azpiprogrametan arazorik gabe txertatzea dago eta kasu egin, argazki bat sartzerakoan argazkiari dagokion lizentzia eta URLa ere txertatzen direla. 

Azpiko irudietan sakaturik dagokion gehigarriaren webgunetik berauk jeisteko aukera izango duzuelarik, zuen nabigatzailetan instalatu eta frogatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, hartara, ager daitezken akatsak (azalduko direla), zerrendatu eta hurrengo bertsiorako zuzentzeko aukera izan dezagun. Ekin diezaiogun elkarlanari!


 

 
Jarraipena(0)
iritziak (0)Add Comment

Iritzia idatzi
Izenpetua egon behar duzu iritzia emateko. Erregistra zaitez oraindik konturik ez baduzu.

busy
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2009(e)ko abuztua(r)en 03-(e)an 10:56etan