Kultura, Gazteira eta Kirolak
>
SARRERA ZURE KONTURA


Pasahitza ahaztu duzu?

Azken Iritziak

Urteko gaurik motzen
Kaixo Oier, Eskerrikasko infoa osatzeagatik!
Urteko gaurik motzen
Itxuraz ez dut asmatu lotura jartzen. Ea oraingoan
Urteko gaurik motzen
Sada-ren aipua eta horren inguruko zalantzak direl
Aralarko larren irek
Gora Abaltzisketa!!! sin duda una gran iniciativa
Ojanguren bildumako
Si lo ves bien, nos las envías y las añadiremos ac

kultura gipuzkoan


Abordairako prest!! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Blog - Ekimenak
GureGipuzkoa-k idatzia   
Osteguna, 2012(e)ko abuztua(r)en 09-(e)an 23:07etan
Hamar urte badira Donostiako Piratak kolektiboak Aste Nagusiko abordaia prestatzen hasi zenetik eta aurtengo abordaia eta horren jiran antolaturiko ekitaldietan ez duzue aspertzeko aukerarik izango.

Abuztuaren 13ko abordaia girotu asmoz, GureGipuzkoan 2011ko abordaia eta partehartzaileen prestaketak jasotzen dituen 213 argazkiz osaturiko galeria eskuragarri duzue.


Galeria honen argazkiei atxikitzen zaien erabilpen lizentzia
Creative Commons BY-SA 3.0 izanik, galeria honetako edozein argazki (edo denak) eskuratu, erabili, Facebook edo Tuentin partekatu, eraldatu... nahi badituzue, ez duzue zertan Koldo Mitxelena Kulturuneko gure egoitzara baimen eske deitu beharrik: Lizentziaren bi baldintzak zaintzen dituzuen bitartean, aurrera!!

Horrekin batera, abordaia eta bere inguruan antolatzen diren ekitaldietako partehartzaileei eta bertaratzen diren lagunei GureGipuzkoa beraien argazkiak erakusteko eta  gordetzeko erabili dezaketela gogoratu nahiko genieke. Horretarako biderik motzena, GureGipuzkoan izena ematea baino ez duzue
.


Beraz, Ezkila kapitainari gorazarre egitekotan bazaudete, ez ahaztu astelehena dela eguna!!


Abordairako prest neska-mutilok!!!!
Jarraipena(0)
iritziak (0)Add Comment

Iritzia idatzi

security code
Idatzi goiko karaktereak


busy
Azken eguneratzea hemen: Igandea, 2012(e)ko abuztua(r)en 12-(e)an 01:38etan