| Amonaren bikinia nolakoa zen? |
|
|
|
| Blog - Denetarik |
| GureGipuzkoa-k idatzia |
| Osteguna, 2012(e)ko abuztua(r)en 16-(e)an 12:50etan |
|
Hondartzen denboraldian aurrera goazelarik, Donostiako hondartzek bainujantziak eta bainuzaleen modak XX. mendean zehar nola aldatu diren ikusteko aparteko eskenatokiak ditugu.
Hiriaren erdian hiruna hondartza izateak eta XIX. mende amaieratik Europako burgesiaren ohiko topaleku turistikoa izateak Gipuzkoako beste hondartzetan ez bezala, Donostiako bainuzaleen transformazioa nolakoa izan den ikusteko aukera eskaintzen digute GureGipuzkoako makina bat argazkik. ![]() GureGipuzkoa.net | BAÑISTAS EN LAS PLAYAS DE ONDARRETA Y LA CONCHA. (Foto 3/7) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. AGUSTINA ZUGASTI, VDA. DE RICARDO MARTIN Aipatzekoa da argazki hauek gehienak Kutxa Fototeka erabiltzailearen eskutik goza ditzazkegula, bainan Donostiako Postal Funtsak ere baditu gai honen inguruko gutxi batzuk.
Hala ere, "destape" edo "topless" motako argazkiak GureGipuzkoan ikusteko esperantzarekin etorri bazerate, jai duzue: GureGipuzkoa XX. mendeko gizarte gipuzkoarraren islada da, eta gure Euskal Herri honetan zeozer izan badugu, apaizak, moral kristaua, monjak, praileak ta sartu arazi ziguten "dotriña" santua baino ez dira izan. ![]() GureGipuzkoa.net | San Sebastián : bañistas en la playa de la Concha © EEE mugaturik gabe: Ezezaguna Honen adierazgarri bezala kasu egin 1950. urtean Urgull tontorreko "Sagrado Corazón" delakoa garai horretako Jaime Font i Andreu apezpikuak inauguratu zuenean esandakoak: Jesukristoren begiak Kontxako bainuzaleen gorputzen lizunkeria eta pekatuaren tentaldian eror ez zitezen, bere begiak trapu edo toldo batekin estali beharko liratekela. Oraingo nesken piurak ikusiko balitu...
Aipatzekoak dira Kutxa Fototekak bainuzaleen eta hondartzen aitzakitan GureGipuzkoan erakusten dituen argazki galeriak. Gutxi batzu aipatzearren hauek nabarmenduko genituzke: BAÑISTAS EN LAS PLAYAS DE ONDARRETA Y LA CONCHA. BAÑISTAS EN LA PLAYA DE LA CONCHA. BAÑISTAS POSANDO EN TRAJE DE BAÑO EN LA PLAYA DE LA CONCHA. GRUPO DE BAÑISTAS EN LA PLAYA DE LA CONCHA. Baina Donostiako hondartzak eta bainuzaleak ez dira izan argazkietan modu zabalean jaso diren bakarrak. Donostia bezala Miarritze ere Europako turismo burgesaren helburu zenean, makina bat argazkilariek Lapurdiko hiri honetako bainuzaleak jasotzeko aukera izan zuten. Horren harira, eta datorren irailaren 29ra arte, Miarritzeko Mediatekak Georges Ancely argazkilari handiaren argazki erakusketa zinez interesgarria du ikusgai. Erakusketan, argazkilari toulousetarrak 1880-1895 urteen tartean Miarritzeko hondartzetan hartutako argazki zoragarriekin goza dezakegu. Miarritze bertan dago, ez duzue alferrikako bidairik izango. Ea ba, ikus dezagun amonaren bikinia nolakoa zen: ![]() GureGipuzkoa.net | BAÑISTAS EN LA PLAYA DE LA CONCHA. (Foto 12/22) © CC BY-SA: Fondo Foto Car. Ricardo Martín ![]() GureGipuzkoa.net | BAÑISTAS EN LA PLAYA DE LA CONCHA. (Foto 16/22) © CC BY-SA: Fondo Foto Car. Ricardo Martín ![]() GureGipuzkoa.net | BAÑISTAS EN LAS PLAYAS DE ONDARRETA Y LA CONCHA. (Foto 7/7) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. AGUSTINA ZUGASTI, VDA. DE RICARDO MARTIN ![]() GureGipuzkoa.net | GRUPO DE BAÑISTAS CON FLOTADORES DURANTE LA CELEBRACION DE UNA COMPETICION EN LA BAHIA DE LA CONCHA. (Foto 2/5) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN ![]() GureGipuzkoa.net | BAÑISTAS EN LA PLAYA DE LA CONCHA. (Foto 21/22) © CC BY-SA: Fondo Foto Car. Ricardo Martín ![]() GureGipuzkoa.net | BAÑISTAS POSANDO EN TRAJE DE BAÑO EN LA PLAYA DE LA CONCHA. (Foto 4/4) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN ![]() GureGipuzkoa.net | BAÑISTAS EN LA PLAYA DE LA CONCHA. (Foto 18/22) © CC BY-SA: Fondo Foto Car. Ricardo Martín ![]() GureGipuzkoa.net | BAÑISTAS POSANDO EN TRAJE DE BAÑO EN LA PLAYA DE LA CONCHA. (Foto 3/4) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 777 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|
| Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2012(e)ko abuztua(r)en 21-(e)an 00:04etan |






















