| Urteko gaurik motzena |
|
|
|
| Blog - Denetarik | ||||
| GureGipuzkoa-k idatzia | ||||
| Asteazkena, 2012(e)ko ekaina(r)en 20-(e)an 23:21etan | ||||
|
Gainean dugu urteko gaurik motzena eta horrekin loturiko sinismen, usadio eta ohiturak. San Joan gaua Europako gune askotan gau berezia izaten da. Euskal Herrian eta Gipuzkoan ere, suaren inguruan dantzatzea eta sugarren gainean salto egitea indarrez heltzen dion ohitura da.
Bainan ez da gau horretan usadioa mantentzen den aldi bakarra. Ohikoak diren dantza eta jauziekin batera, jatorri paganoa duen festaren inguruan ohikoak izaten dira etxeko hazienda eta lizar adarren bedeinkapenak. Suak, urak eta landarediak indar berezia daukate San Joan bezpera eta San Joan goizean. Sua eta uraren zentzu berritzaile eta garbitzailea alde batera utzita landarediaz zenbait ohar egiteak badu bere zentzua. Euskaldunon artean badira bedeinkazio beharrik ez daukaten bi zuhaitz, berez bedeinkatuak direnak:Elorria eta lizarra. Bi zuhaitzok egundoko garrantzia daukate ekainaren 23tik 24rako gau magiko honetan.
Urbasako artzainek ardi-txabolaren ateburuan elorri adarra jarrita hiru aldiz pasarazten zituzten euren ardiak berauek babesteko. Elorriarekin batera arrosa ere jartzen dituzte ardiak zora ez daitezen. Hainbat herritan elorriarekin batera lizarra ere jartzen da etxeko sarreran. Hamaika herritan esaterako, gurutze bat egiten dute egun honetan moztutako lizar adarrekin. Dantza eta jai giroa. Bezpera eta gauko ritoak dantzarekin uztartzen dira. Aipatzekoak dira Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak 2009. urterako berreskuratu zuen San Joanetako Neskatxen Esku-Dantza, eta horrekin batera aurreko linkean eta honetan sanjoan dantzei buruz aurkitzen dugun informazioa. Aurtzakakoek galdurik zegoen dantza bat berreskuratzeko egingo zuten dokumentazio ikerketa azpimarratzekoa da. Donostiako Gizon-Dantza Ohikoa den sokadantzaren parekoa, Donostian urteetan egin ez zen dantza 2011. urtean udalak ohitura berreskuratu eta hiriko alkatea eta udalbatza osoak dantzatu zuen. Udal webguneko agendan irakurtzea dagoenagatik, aurten ere usadioa arratsaldeko 19.00retan errepikatuko da. ![]() GureGipuzkoa.net | San Sebastián : bailes populares durante la bendición del árbol de San Juan en la plaza de la Constitución © EEE mugaturik gabe: Ezezaguna Gauza kurioso bezala, Dantzan.com webguneko hemerotekan txertaturik dagoen berri batean, Javier María Sada idazleak Donostian berreskuratu duten Gizon-Dantzak urte bateko "ohitura" dela azaltzen du: Hala ere, goikaldean ikus daiteken argazkiak bere hitzen zuzentasuna ezbaian jartzen du. Ez gara adituak, beraz gai honen inguruan behin-betiko iritzi bat ematea ez gara ausartzen, hala ere, GureGipuzkoan dauden argazkiek gai zehatz honen inguruko ikerketan lagunduko balute, eskuragarri daude ikerlari ororentzat. Gizon-Dantza Alde Zaharreko Konstituzio plazaren erdian ezartzen den lizar baten pean dantzatzen delarik, data ezezaguneko argazki bat eta DonostiaKultura webgunean agertzen den batekin alderaturik, lekua eta kontestua gehiegi ez direla aldatu ohartuko gara.
Post hau amaitzeko, GureGipuzkoan Sanjoan su eta dantzei buruzko hamaika argazkiekin gozatzea duzuela gogoratu nahi dizuegu. "hoguera" hitz gakoarekin 20 irudi lortuko ditugu. "sanjuan" hitz gakoarekin 14 irudi lortuko ditugu. ...
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 1106 Jarraipena(0)
iritziak (3)
![]() nork idatzia Oier Araolaza, ekaina 21, 2012
Sada-ren aipua eta horren inguruko zalantzak direla eta gauzak argitu nahian zenbait datu jaso genituen iaz dantzan.com atarian: Gizon-dantza Donostian: tradizioa, alkatea eta bestelakoak
nork idatzia Oier Araolaza, ekaina 21, 2012
Itxuraz ez dut asmatu lotura jartzen. Ea oraingoan. http://www.dantzan.com/albiste...oa-alkatea
Iritzia idatzi
|
||||
| Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2012(e)ko ekaina(r)en 21-(e)an 02:08etan |
















