| Kutxa eta Aranzadiko edukiak GureGipuzkoan. |
|
|
|
| Blog - Bildumak |
| GureGipuzkoa-k idatzia |
| Asteazkena, 2010(e)ko ekaina(r)en 02-(e)an 23:50etan |
|
Wow!
Makina bat pasadizo, prestaketa, hankasartze, zuzenketa, koka-kola, pizza eta buruhausteren ondoren, gaurkoan, iaz Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkeztu genuen egitasmoaren emaitza praktikoarekin gatoz. The real stuff. Jada Twitter bitartez Oier Araolazak zabaldu duen bezala, atzo ekainaren 2an arratsaldeko 19.00etan bi bildumak GureGipuzkoako atal publikoan erakusteari ekin genion eta gaurko egunez prentsaurrekoa emango dugu MªJesus Aranburu Kultura eta Euskara Diputatuak, Carlos Ruiz Kutxako Gizarte Ekintzako burua eta Aranzaditik bere Idazkari Nagusia den Juantxo Agirre eta Lazkaoko Beneditiarren Artxiboko Juan Joxe Agirrek Koldo Mitxelena Kulturuneko sarrerako hallean. Aranzadi Zientzia Elkarteak bere sortzaile izandako Jesús Elósegui Irazustaren 15000 argazkiz osaturiko bilduma CC-BY-SA baimenpean eskuratu digularik, Kutxako Fototekak aldiz, Car eta Marín Funtsetatik aukeratutako 5000 argazki jarri ditu erabiltzaileen eskura eta hauek ere CC-BY-SA baimenpean. Ta erabiltzaileak zer aurkituko du bertan? Ba altxor paregabeak: Gipuzkoako eta Euskal Herriko iraganeko egunerokotasuneko bizipenak, Txirrita bertsolaria Victoria Eugenia antzokian, autobus ezbeharrak, Tolosako 1927. urteko inauterietako irudiak, Aguirre Lehendakariaren mitina Atotxan... Oier Araolazak dioen bezala "ikusten hasi eta ezin gelditu". Erabiltzaile, interesdun eta internauta orori zera eskatu nahiko genieke, argazkien inguruan izan dezaketen informazio osagarria dagozkien fitxetan osatzeko gonbidapena, hartara, GFAk, Aranzadik eta Kutxak eskuragarri jartzen dugun informazioa, herritarrek izan dezaketenarekin uztartu eta bildumak aberastu ditzagun. Azkenik, Kultura eta Euskara Departamentutik eskerrik beroenak eman nahiko genizkieke Aranzadi Zientzia Elkarteari eta Kutxako Fototekari guregan jarritako konfidantzagatik. ![]() GureGipuzkoa.net | MITIN POLITICO EN ATOTXA. © CC BY-SA: FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Gogokoei gehitu
Laster marka
Posta elektronikoz bidali
ikusia: 1165 Jarraipena(0)
iritziak (0)
![]() Iritzia idatzi
|
| Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 03-(e)an 14:12etan |











![[Tolosa. Choque La Estellesa de frente] [Tolosa. Choque La Estellesa de frente]](http://media.guregipuzkoa.net/photo/1021709/1021709_o.jpg)

![[Le Belloy. Lendakaria ta seme-alabak] [Le Belloy. Lendakaria ta seme-alabak]](http://media.guregipuzkoa.net/photo/1013751/1013751_o.jpg)


